Bizkaiko Gaiteroak Taldea

Bizkaitik Mundura

Gaur egungo Bizkaiko musika tradizionalean gaitaren erabilera sendotzeko asmoz sortu da

Bizkaitik Mundura Bizkaiko Gaiteroek jorratutako lanaren emaitza da, izan kaleko jai-animazioaren arloan, edo izan dantza saoietan, musikaz laguntzen hainbat erraldoien konpartsa, hala nola, Ondalan Erraldoien Konpartsa.

Lan honen helburu nagusia gozamena da. Bai musikaren kontsumitzaileena, baita musikarien ere. Horregatik, gure lehenengo lanetik, Oraingo doinu zaharrak, Aiko-ren eskutik etorri zen Bikaña-tik pasatzen, Bizkaitik Mundura lan honen beharra ikusten genuen.

Finean, gure ibilbide musikalari beste buelta bat ematea da, kanta eta errepertorio klasiko, garaikide eta sormenezko ekarpen batzuekin osatuta.

Proiektu hau ahalbidetzeko, zenbait musikari lagunen kolaborazioa izan dugu, zeinen lanarekin asko ikasi eta gozatu dugun.

Sabin Bikandik eta Aiko Taldeak, euren laguntza eta babesa eman dizkigute, haien espacio eta irizpide musikalak partekatzen ditugu. Plazer hutsa izan da Gaueko teknikariekin aritzea, Mikel Becerra eta Asier Zubelzu eta haien taldea, Beñat, Esteban, Julio eta Aitor.

Eskertu nahi dugu:

Martin Ariztimuñori, lagun gaitero, beti hor dagoena, Bilbon, Iruñan eta edonon, berdin dio, gure lana hobea egiten. Beti babesten, aholkatzen eta animatzen gaituztenei.

Taldeko «logistika»-ri.

Gure alboan dauden guztiei, gurekin egoteko denbora murriztu izanagaitik.

Iruñeko Gaiteroei, Javier eta José Luis, gaitak bizirik mantentzeagatik.

«Neyogiri»-ri bere jakinduria amaigabeagaitik. Julio Aginaga argazkiengatik, Fco. Jabier Arriaga «Txebi» kioskoaren argazkiagatik, eta Ione Sagasti diseinu grafikoagatik.

Eta, guztiaren gainetik, gaur egun Bizkaiko Gaiteroak osatzen duten kide guztien ekarpena, haiek Gabe lan honen sorrera ezinezkoa litzateke eta.

Gozatu ezazue…